Ekialdeko barrutiko Udal Batzordeko izendapenak onartuta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Dbuseko kotxerak eta Hestia zentroa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Boto gehien lortu dituzten kideak hauek izan dira:
  • Jose Angel Apaolaza Udaquiola,
  • Juan Luis Apalategi Erbiti,
  • Raimundo Mendiburu Abad,
  • Roberto Otero Huarte,
  • Antxon Alfaro Sagasti,
  • Mabel Vidal Sastre,
  • Maria Mercedes Fernández Bogaen
  • eta Xenki Berho Mujika.

Donostiako Barrutien Araudi Organikoak, 14. artikuluan, Barrutiko Batzarra hamabost kideek osatuko dutela adierazten du: Barrutiko Batzarreko zinegotzi- buruak, Barrutiko Batzarreko zinegotzi-buruordeak, bost kide udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutakoak, auzo elkarteetako eta arlo entitateetako lau kideek.


Dbuseko kotxerak


Tokiko Gobernu Batzordeak, Donostiako tranbia Konpainiaren garajeko aparkalekua handitzeko proiektua esleitu du. Obra egiteko kontratatu diren enpresak ondorengoak dira: EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, S.L. eta OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.

Esleitutako prezioa, 1,159,273,99 eurokoa da eta enpresa hauek lana amaitzeko, bost hilabeteko epea izango dute.


Hestia zentroa


Tokiko Gobernu Batzordeak, baztertuta dauden pertsonentzako “Hestia” eguneko arreta Zerbitzuaren prestatzeko kontratua ARRATS ELKARTEARI esleitu dio.

Esleitutako urteko prezioa 326.200 eurokoa izango da eta kontratuaren epea bi urtekoa. Hitzarmen hau, urtez urte luzatu ahal izango da bi urtez.

2018/06/19-an argitaratua