19 emakumezkoen eta 24 gizonezken traineru lehiatuko dira Kontxako Banderan

Abuztuak 30 eta 31 eta irailak 3 eta 10 egunetan egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Kantauri itsasoko estropadarik onenen datak jakitera eman dira: abuztuak 30 eta 31 eta irailak 3 eta 10. Nekane Arzallus alkateordeak, antolakuntzako kideek eta babesleek aurkeztu dute gaur Kontxako Banderaren aurtengo edizioa.

Aurten ere, sailkatze estropada – hain zuzen ere, Kaiarriba arraun elkartearekin batera irailaren lehenengo bi igandeetan estropadan parte hartuko duten taldeek erabakiko duen estropada – bi egunetan egingo da.

Horiek horrela, abuztuaren 30ean 18:00etan emakumezkoen 19 traineruen txanda izango da. Bi taldetan banatuko dira eta minuturo irtengo dira eta estropada eremuaren 1,5 milia nautikoak egin beharko dituzte erlojuaren kontra. Denbora onenak egiten dituzten 7 ontziek Kaiarriba Nortindal Donostiarra Ur Kirolakekin batera parte hartuko dute banderaren hurrengo bi asteburuetan.

Abuztuaren 31n, 18:00etan ere, gizonezkoen 24 traineruen txanda izango da, eta emakumezkoek bezala, bi taldetan banatuko dira eta minuturo irtengo dira eta estropada eremuaren 3 milia nautikoak egin beharko dituzte erlojuaren kontra, irailaren lehenengo bi asteburuetan arraun egiteko eta banderagatik lehiatzeko 7 lekuren bila.

Nekane Arzallus alkateordeak esan du, uda eta arraun denboraldia amaierara iristen ari direla, eta horrek esan nahi duela donostiar askorentzat eta arraun-zaleentzat une garrantzitsua iritsi dela. Eta honakoa gaineratu du “Izan ere, Kontxako Bandera arraunketatik harago doan zerbait da. Hiriak duen kirol-ekitaldi handienetako bat da, eta horri esker, munduari erakusten diogu zer garen, gure nortasuna eta gure kultura”.

Berdintasuna sarietan


Berdintasunarekiko konpromisoari eutsiz, sarietara bideratutako zenbatekoa berdina izango da emakumezkoen eta gizonezkoen modalitateetan. Guztira 85.500 €-koa izango da bi modalitateetan, eta 25.000 €-ko sari ekonomikoa eta bandera emango zaie lehenengo postuan sailkatutako tripulazioei. Arraunlari irabazleek banderaren erreplika txiki bana jasoko dute beraien partehartze oroigarri bezala.

Azken urte hauetan egin duen bezala, Euskadiko Kirol Portuak Kontxako Bandera babestuko du bere bi modalitateetan, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Irabazle suertatzen den tripulazio bakoitzari garaikur bana emango dio 2023ko Bandera banatzen den bitartean.

Halaber, zortzigarren aldiz jarraian, ADEGIk 5.500€ (iaz baino %10 gehiago) eta trofeoa (traineru baten erreprodukzioa) emango dizkie azken bi estropadetan, emakumezkoen zein gizonezkoen modalitatean, denbora osoaren zenbaketarik onena lortzen duen traineru gipuzkoarrari.

Kartela


Aurtengo edizioko kartelaren egilea Leire Aramburu de la Cal artista da eta kartelaren izenburua “Itxas urdin, zeru argi” da. Collage, argazki eta marrazketa digitalarekin estropaden energia eta edertasuna islatzen du.

Sarrerak eta prezioak


Pasealeku Berritik, Urgulletik, Kaitik eta Alderdi Ederretik estropadak ikusteko sarrerek prezio hauek izango dituzte:
  • 4,5 € sarrera orokorra
  • 2,20 € orokorra murriztua (langabetuak, pentsiodunak eta 30 urte azpikoak)
  • Doan 12 urte bitarteko haurrentzat. Orokorra
  • 9 € tribuna (doan 6 urte bitarteko haurrentzat, eserlekua okupatu gabe)

Sarrerak estropaden egun berean hartu ahal izango dira sarrera puntuetan egongo dire leihatiletan 9:30etatik aurrera eta aurretik, abuztuaren 25etik aurrera, Donostia Kulturaren webgunean. Abuztuaren 30ean eta 31n bakarrik sarrera erosi beharko dute estropada tribunatik ikusi nahi duten zaleek. Sarrerak aipatutako webgunean, Victoria Eugenia Antzokiaren leihatilan eta tribunaren ondoan jarriko den leihatilan salgai egongo dira.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/08/25-an argitaratua