Irekita nazioarteko mugikortasunari buruzko Global Training programan parte hartzeko epea

Gazteei atzerrira joaten eta itzultzen laguntzea da helburua, kualifikazio profesional hobea lor dezaten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Sustapenaren bidez, Global Training nazioarteko mugikortasunerako beka-sorta berria aurkeztu du aurten ere (75), Garapen Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin batera. Eusko Jaurlaritzak, Basque Trade Investment eta SPRIk bultzatutako programa honek mekanismo indartsu bat jartzen du merkatuan unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gure gazteen eskura, atzerriko enpresetan eta organismoetan ordaindutako praktikak egin ahal izateko, haien profil akademikoarekin eta profesionalarekin lotutako jardueretan eta proiektuetan,

Beka 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago, hilean 1.500 euro gordin eta sei hilabeteko iraupena du. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 14tik uztailaren 16ra bitartekoa da.

Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi zuenez, "Aukera bikaina da gure talentu gazteek atzerrian prestakuntza jaso dezaten, besteak beste, Harvard Medical School, Massachusetts Institute of Technology (MIT), Oxford University, Bimingham eta Bristolgo udalak, edo Tecnalia bezalako erakundeetan. Gure gazte guztiei aukera ematea da helburua, eta, horregatik, hainbat diziplinatarako bekak daude: ingeniaritzarako, hezkuntzarako, komunikaziorako, enpresarako edo ekintzailetzarako. Donostiaren etorkizuneko erronka handienetako bat da gazteak nazioartekotzea eta haien itzulera sustatzea, hiriko produkzio-ingurunean parte har dezaten, lan-aukeren eskaintzaren bidez, Donostiako enpresa eta zentro teknologikoekin lankidetzan".

Baldintzak

  • Goi-graduko unibertsitate-titulu bat edo goi-graduko lanbide-heziketako titulu bat izatea
  • 2021eko urtarrilaren 1ean 31 urte beteak ez izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, gutxienez azken 12 hilabeteetan
  • Atzerrian praktikak egiteko 6 hilabeteko edo gehiagoko egonaldiak eskaintzen dituen beste bekarik lortu ez izana
  • Ingeles maila altua izatea (B2, unibertsitateko irakaskuntza ofizialen gradu-mailako titulazioen kasuan eta B1 goi-graduko lanbide-heziketaren kasuan. Titulazio hori ez dutenek ingeles-azterketa bat gainditu beharko dute)
  • Praktikak egin nahi dituzten enpresak edo organismoak eskatutako profilera egokitzea

Izen-ematea


Telematikoki izena emateko epea 2021eko ekainaren 14tik uztailaren 16ra bitartekoa izango da. 2021eko azaro eta abendu artean irtengo dira gazteak dagozkien lekuetara.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/06/14-an argitaratua