Jai Alai zesta punta txapelketa Donostian jokatuko da

Irailaren 23an finalerdiak eta urriaren 1ean final handia izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Karmelo Balda pilotalekuan jokatuko da Jai Alai zesta punta txapelketa. Irailaren 23an finalerdiak eta urriaren 1ean final handia izango dira. Master Series txapelketa hau Mexikon, ekainean, hasi zen “Jai Alai World Tour” zirkuitu barruan kokatuta dago.

Irailaren 23an bi finalerdi jolastuko dira, lehenengoan Laduche-Lopez, Olharan-Erkiagaren aurka eta bigarrenean Egiguren-Inza, Olha-Etchetoren kontra.

Final handia urriaren 1ean, igandean, arratsaldeko 17etan izango da eta ETBk emango du.

Partidak



Norgehiagokak partida labur edo 15 tantora arteko joko modura jokatuko dira. Pilotariek 15 tantora arteko 2 set jokatuko dituzte, eta bikote bakoitzak set bana irabazten badu, berdinketa hausteko 5 tantora arteko azken jokoa jokatuko da. Banakako partiduetan lehen joko biak 12 tanto artekoak izango dira eta berdinketa haustea badago, azken 5 tantotara mantenduko da.

Set bakoitzean atsedenaldi bakarra izango da eta berau 8 tantotara heltzen den bikoak markatuko du. Berdinketa haustea ematen den kasuetan, atsedena 3.tantoan egingo da. Ez da beste atsedenaldirik onartuko, salbuespen egoera bat ematen ez bada behintzat (zesta apurtzea, ..). Kasu horretan epaileak du azken erabakia.

Set guztiak sake bakarrera jokatuko dira.

Informazio gehiago: www.jaialaiworldtour.com

2017/09/21-an argitaratua