Udalak terrazetako espazio publikoa zabaltzeko baimena eman du

Betiere segurtasuna eta oinezkoekiko bizikidetza bermatu behar dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, tokiko ekonomian pisu handia duten sektoreak, hala nola merkataritza eta ostalaritza, berpizteko helburuarekin, terrazetako espazio publikoa zabaltzeko baimena ematea erabaki du, betiere segurtasuna eta oinezkoekiko bizikidetza bermatzen badira.

Neurri horiek aldi baterakoak dira, eta automatikoki geratuko dira ondoriorik gabe, neurri horiek justifikatzen dituzten mugak kentzen direnean.

Donostiako Udala datorren astelehenetik aurrera hasiko da terraza duten ostalaritza-establezimenduek haien okupazio-eremua zabaltzeko baimenak izapidetzen, ezarritako baldintzak betez. Horretarako, Donostiako Udalaren webgunean erlaitz espezifiko bat sortuko da, eskabidea egin ahal izateko, izapideak ahalik eta azkarren eginez.

Erakustokiak



Bide publikoan erakustokiak edo antzeko instalazioak jartzen dituzten saltokiei ere utziko zaie, baldin eta espaloia gehiegi inbaditzen ez badute eta hiriko eguneroko bizitza oztopatzen ez badute, eta Jabari eta Erabilera Publikoko eremuetako okupazioak arautzen dituen ordenantzarekin bat etorriz. Horretarako, establezimendu interesdunek dagokion baimena eskatu beharko dute.

Plaza irekietan, espaloi zabalekin



Establezimendu guztiek ezin izango dute neurri hori baliatu, espaloi estuak dituzten kaleetan edo inguruko beste lokal batzuetan daudelako, eta lokal horien espazioa ezin delako inbaditu. Beraz, neurria egin daitekeen eremuetan ahalbidetzea da helburua. Egingarriagoak izango dira plaza irekietan, espaloi zabalekin, bide estuagoetan baino. Alde Zaharra, duen tipologiagatik, ezin izango da handitu, Zuloaga plazan izan ezik.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/05/08-an argitaratua