Hondakin handiz apaindutako standak gogora dakar zein hondakinen kudeaketaren garrantzia
Urrian hasi zen esperientzia aitzindari bat: etxean bertan jasotzea hondakin handiak eta elektrikoak edo elektronikoak
17.679 kilo hondakin handi jaso dituzte Intxaurrondo auzoan joan den urriaren 2an saiakera eredu moduan jarritako ekimena dela bitarte: auzotarren etxeetatik doan eramatea hondakin handiak eta elektrikoak edo elektronikoak. Ingurumeneko eta Gune Publikoetako zinegotzi ordezkari Alfonso Gurpeguik azaldu duenez, dena dela, askoz ere handiagoa da kalean bertan utzitako hondakin handien zama: “
31.919 kilo bildu ditugu; hortaz, herritarrei behin eta berriro gogorarazi behar diegu jabetu behar dutela hiriko hondakinak hobeto kudeatzea dela udalak duen eginkizun nagusietako bat, jasotzeak eta tratatzeak duten kostua handiagatik ez ezik, hondakinak sortzeak duen ingurumen eta gizarte eraginagatik ere”.
Hori lortzeko, Ingurumen Zuzendaritzak beste ekimen bat jarri du abian Intxaurrondon, auzotarrak konturarazteko, lelo hau duela: "
Zure altzariek bigarren aukera bat merezi dute". Sagastieder plazan, etxe bat irudikatzen du stand batek, eta hornituta dago udalak abiarazitako sistemari esker jasotako hondakin handiekin. Hala, gogora ekarriko die auzotarrei hondakinak kudeatzean prebentzioak, berrerabiltzeak eta birziklatzeak nolako axola duten.
Astelehenetik igandera egongo da zabalik gune hori, 11:00etatik 18:00ak arte, eta, gainera, gogora ekarriko du hondakin handiak jasotzeko zerbitzu bat dela eta zerbitzu horri etxean jasotzea eskatzeko zein telefonotara eta helbide elektronikotara jo behar duten herritarrek.
Alfonso Gurpeguik gogorarazi duenez, Emaús Gizarte Fundazioaren mendeko gizarteratze enpresa batek biltzen ditu, bai eta jasotako material bakoitza tratatzeaz arduratzen ere. Zerbitzua eskatzeko, 943 845 033 telefono zenbakira deitu beharra dago, edo mezu elektroniko bat bidali hurrengo helbidera:
intxaurrondo@emausnet.org.
6.222 etxebizitzak, Intxaurrondoko ia 16.000 auzotarrek (Intxaurrondo Zaharra, Hegoa, Iparra eta Marrutxipi) jaso ditzakete doako bilketaren onurak, esperientzia aitzindari honen bidez, helburu baitu Europar Batasunak hondakinak kudeatzeko ezarritako hierarkia: lehenik, prebentzioa; bigarrenez, berrerabiltzea eta, hirugarrenean, birziklatzea.
Alfonso Gurpegui zinegotziak adierazi duenez, “
beste zerbitzu berri honi esker, altzariak, aulkitzarrak, besaulkiak, aulkiak, arasak, lastairak, somierrak, elektrizitate tresna zuriak (ikuzgailuak, hozkailuak eta abar), telebistak eta tresna elektroniko txikiak (ordenagailuak, irabiagailuak, lisaburdinak…) eta abar jasotzen dituzte. Etxebizitzatik atera ahal izateko desmuntatu beharra izanez gero, auzotarrek eurek zatitu beharko dituzte. Salbuetsita daude obra hondakinak, paletak, 1 x 1 metro baino gehiago diren kristalak, ispiluak, leihoak, komunak, oihalak eta likidoak dauzkaten ontziak".
Alfonso Gurpeguik gehitu duenez, “
doako jasoko dituzte, gehienez ere, eskatu eta 6 laneguneko epean. Egun, hondakin handiak kaleko espazio publikoan utzi ohi dituzte auzotarrek, zabor edukiontzien ondoan".
2017/12/28-an argitaratua