Bilera irekia: HAPOren aldaketa A.U. AL. 05 Jolastokieta esparrua eta Erregeneako lurrak
Urriaren 4an egingo da, 18:30etan Altzako Tomasene kultur etxean.
Bilera irekian Hiri-antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko A.U. "AL. 05 Jolastokieta" esparrua eta "Erregeneako lurra" eremuetarako proiektua aurkeztuko da.
Proiektu honen helburua aipatutako eremua industria-erabileratik bizitegi-erabilerara aldatzea da, eta horretarako antolamendu, eraikin, ekipamendu, berdegune eta ibilbideak aurreikusten ditu.
Bileran gaiari dagokion arduradun politiko eta teknikoak izango dira, eta aurkezpenaren ondoren tarte bat egongo da galde-erantzunetarako.
- DATA: Urriaren 4a
- ORDUA: 18:30
- LEKUA: Altzako Tomasene kultur etxea
Aurkezpenaren dokumentua
2023/10/02-an argitaratua