Herrera pasealekua: gaueko trafiko mozketak

Egokitze-lanak egingo dira geralekuaren inguruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Herrerako pasealekuan trafiko mozketak egongo dira RENFEk geralekuaren inguruan egingo dituen linea elektrikoa egokitzeko lanen ondorioz.

Obrak apirilaren 25ean hasiko badira ere, eragina hilaren 30ean hasiko da, gaueko ordutegian, 00:15etik 5:45era, eta bi aste iraungo du (maiatzaren 13ra arte).

Ordu tarte horretan, Herrerako pasealekua Jose Elosegi Alkatearen hiribidearekin duen elkargunearen eta Larrerdi plazaren ondoan dagoen trenbide arkuen egiturarekiko elkargunearen arteko tartea erabat moztuta egongo da. Gainerako lanak egunez egingo dira, trafikoari eragin gabe.

2022/04/28-an argitaratua