Donostiako taxi zerbitzua emateko ibilgailu elektrikoen frogak

Bi taxi elektrikok zerbitzua emango dute hirian hurrengo bi hilabeteetan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako taxi konpainia Taxi Donosti eta Vallinak bi ibilgailu elektriko probatuko dituzte hurrengo bi hilabeteetan, hiriko ohiko taxi zerbitzua emateko. Mugikortasun eta Garraietako zinegotzi Pilar Aranak, Gaursako zuzendari orokor Alex Rodríguezek, EVEren garraio saileko arduradun Gloria Etxebarriak, Ibil-eko arduradun Amaia Angulok, eta Donostia Taxiko Josean Lozak eta Vallinako Juan Antonio Arizagak, bi ibilgailuen aurkezpena egin dute. Ibilgailuak auto bat eta furgoneta bat dira eta biek Donostian emango dute zerbitzua hurrengo bi hilabeteetan.

Horrenbestez, Donostiako Udalak Replicate Europako proiektuaren barruan etapak betetzen jarraitzen du. Proiektua Donostiako Sustapena ari da koordinatzen eta Horizon 2020 programaren finantziazioa du (SCC1 Smart Cities and Communities Europako deialdia). Bristol eta Florentzia hiriek ere parte hartzen dute proiektuan. Eta oraingoan, taxiei bideratu zaizkie baliabideak hirian ematen duten zerbitzua hobetzeko.

Helburua honakoa da: taxien flota pixkanaka-pixkanaka berritzea eta ibilgailu erosoagoak eta hiriarekin zein hiritarrekin atseginagoak izatea, bai ingurumena kontuan hartuta, bai erabiltzailearen erosotasuna eta ingurua kontuan hartuta. Hori guztia aintzat hartuta, marka ezberdinetako ibilgailu elektrikoak probatzen ari dira eta taxi gidarien iritzia jasoko da ibilgailuaren erabilerari buruz.

Lehendabiziko probak Mercedes-Benz markako Goiko – Auto kontzesionarioaren eskutik egin ziren, eta gaur Nissan markako Gaursa distribuidoreak hartuko die txanda. Eta hurrengo bi hilabeteetan probatuko diren bi ibilgailuak Nissan markakoak dira.

Proba horiek benetako erabilera baldintzetan egingo dira eta, ondorioz, taxi gidariek zein zerbitzuaren erabiltzaileek probatuko dituzte ibilgailu elektrikoak eta horrelako ibilgailu batean bidaiatzea zer den ikusteko aukera izango dute.

Donostiako Udala proba horien garapenean laguntzen ari da. Izan ere, proba horiek Replicate prioiektuaren mugikortasun atalean garatzen ari dira.

2017/05/02-an argitaratua