Dbus-eko aldaketak

Trintxerpeko jaiak direla eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Trintxerpeko jaiak direla eta, aldaketak egongo dira 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean:
  • Uztailaren 11tik, osteguna, uztailaren 17ra arte, asteazkena (10:00etara arte gutxi gorabehera), Euskadi etorbidea itxita egongo da egun guztian zehar eta, beraz, Euskadi Etorbideko 5 eta Euskadi Etorbidea-Azoka geltokiak bertan behera geratuko dira. Euskadi Etorbidearen eta Portuaren arteko bidegurutzean behin-behineko zutoin bat jarriko da. Era berean, beste geltoki bat jarriko da Euskadi Etorbidera bira egin baino lehenago.
  • Bestalde, Euskadi Etorbidea 5 eta Euskadi Etorbidea-Azoka, Ricardo Arrillaga 6, Gran Sol 3, Bordaenea 2, Oiartzun 8, Ulia 22, Azkuene 35, Azkuene plaza eta Pasai San Pedro 49ko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira eta San Pedro Etorbidera lekualdatuko dira, Gomistegiko biribilgunera (bukaerako geltokia) ondorengo egunetan eta orduetan:
    • Ostirala 12: 17:00etatik zerbitzua bukatu arte.
    • Larunbata 13: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik zerbitzua bukatu arte.
    • Igandea 14: 12:00etatik zerbitzua bukatu arte.
    • Astelehena 15: 17:00etatik zerbitzua bukatu arte.
    • Asteartea 16: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik zerbitzua bukatu arte.


Informazio gehiago

2019/07/10-an argitaratua