Larunbata
Trafikoa etenda egongo da batez ere 17:00etatik 19:00ak arte. Hori dela eta, Mugikortasun agenteak arduratuko dira ibilgailu eta pertsonen jarioaz. Udalak garraio publikoa erabiltzea aholkatu die herritarrei.
Manifestazioa 17:00etan aterako da Antiguatik eta 20:00ak aldera Boulevardean amaituko da. Hori dela eta, ezinbestekoa da trafiko neurri berezi batzuk indarrean jartzea, batez ere hiriaren erdigunean eragina izango dutenak.
Eraginak
15:00etan, Miramon Pasealekua itxi egingo da, bertan manifestazioan parte hartuko duten pertsonek hirira etortzeko erabiliko dituzten autobusak kokatu ahal izateko.
16:30ean, Zumalakarregi – Satrustegi elkargunean amaitzen duten bideak ixtea aurreikusten da. Bestalde, Ekialdea 17:00etarako itxi egongo da.
Boulevarda 17:00etatik 20:30era itxita egongo da.
Manifestazioa kaleen barrena doan heinean, trafikoak pixkanaka normaltasuna berreskuratuko du.
Dbus
Igandea
Urriaren 21an trafiko neurri bereziak ezarriko dira, eta eragina izango dute hiriko alde zabal batean, 09:45etatik 11:30ak arte.Eta Madrid Hiribidean 8etatik 10:30etara itxita izango da.