Hiriko gune turistikoa bisitatu duten lautik hiru gipuzkoarrak izan dira

Gainontzekoen artean %63a Espainiako beste probintzietatik etorritakoak izan dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hiriko gune turistikoa bisitatu duten lautik hiru pertsona gipuzkoarrak edo donostiarrak dira. Gainontzekoen artean %63a Espainiako beste probintzietatik etorritakoak izan dira eta %37a atzerritik etorritakoak.
Hauek dira DonostiaTik eta Donostia Turismoak eskatutako ikerketatik ateratako lehen datuak.

Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak adierazi du “VISIT-BIZI 2017-2021erako Turismo Gida – Planean planteatutako erronketako bat jasotzen du ikerketa honek, hiriaren errealitate turistikoa sakonago ezagutzeko asmoa bait dauka”

“Ikerketak, bisitari gehien jasotzen dituzten guneak, Alde Zaharra eta Kontxa direla baieztatzen du, baina, aldi berean, ondorioztatzen du, Donostian eta Gipuzkoan bizi diren pertsonak direla espazio honetan gehienbat mugitzen direnak. Abuztuaren 15ean adibidez, Alde Zaharretik ibili ziren pertsonen %70a gipuzkoarrak izan ziren ( %42 donostiarrak eta %28a gainerako lurraldekoak) eta ez lokalak berriz, %30 soilik” dio Gaskok.

Datuek informazio baliotsua ematen dute ere: bisitari atzerritarren %30 horren %70a, hirian gaua pasatzen duten turistak dira eta beste %30a lurralde mugakideetan edo Gipuzkoako beste herri batzuetan ostatu hartzen dutenak. Bigarren hauek, hiria eta Alde zaharra ezagutzeko eguneko txangoa egiten dute.

2018/11/14-an argitaratua