Alkatea izendatzeko udalbatzarra ekainaren 15ean 10:30ean izango da

Bozeramaileek bilera informala egin dute inbestidura-udalbatzarra antolatzeko gaiei buruz hitz egiteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak maiatzaren 26ko udal-hauteskunde ondorengo bozeramaileen lehen bilera hartu du gaur goizean. Bilera Eneko Goia jarduneko alkatearen bulegoan egin da, informala izan da, izan ere korporazio berria osatu gabe dago, eta parte hartu dute, Reyes Carrerek (EH Bildu), Ernesto Gascok (PSE-EE), Borja Sémper-ek (PP) eta Aitzole Aranetak (Elkarrekin Podemos).

Bilerak gutxi gorabehera ordubete iraun du eta, bertan, Udalaren antolakuntza gaiei buruz hitz egin dute, baita udal korporazioa eratzeko eman beharreko pausoei buruz ere. Eta besteak beste, erabaki dute alkatea izendatzeko udalbatzarra, ekainaren 15ean, larunbatean, 10:30ean egitea.

Udalbatzarra www.donostia.eus webgunean ikusi ahal izango da.

2019/06/05-an argitaratua