Udalak La Cumbre eraikinari atxikipena kentzeko izapideak hasi ditu

Donostiarrei irekitzeko eta memoria-zentro bihurtzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udala La Cumbre eraikinaren behin betiko atxikipena kentzeko izapideak egiten hasi da, gaur Gobernuaren Ordezkaritzaren eskaera jaso eta gero.

Urrats hori Udal Gobernuak eskatu zuen aurretik, Donostiatik bidalitako dokumentazioak Gobernu zentraleko lurralde-organoen, memoria-organoen eta ogasun-organoen onespena jaso ondoren.

Horrela, Lasa eta Zabala giltzapetu eta torturatu zituzten jauregia lagatzeko behin betiko fasea hasi da. Udalak justizia- eta erreparazio-irizpideetan oinarritutako memoria-zentro bat jarri nahi du, eta zentro hori definitzeko beste erakunde batzuekin lan egingo du.

Urrats honekin, Udalak Memoria Historikoaren Legea betearazten du, non Espainiako Gobernuak Donostiari La Cumbre lagatzea jasotzen den.

2026/02/18-an argitaratua