Polloeko hilerrian ibilaldi gidatuak: ezagutu Gipuzkoako nekropoli handiena
Historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua da hilerria eta ibilaldi honek bere zirrikituak ezagutzeko aukera paregabea ematen du
OH MY WALK!-ek gidatuko duen
ibilaldi kultural honetan, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonai ezagunen historian murgiltzeko aukera izango duzue.
Polloeko Hilerriak DOAN eskainiko dituen ibilaldi hauek 2020ko urritik abendura bitartean izango dira, hilabetean behin Polloeko webgunean (www.polloe.eus) argitaratzen joango diren egunetan.
Irteera egunak:
- Urriak 24. Larunbata. 11:00etan. (EUSKARAZ)
- Azaroak 14. Larunbata. 16:30etan. (GAZTELERAZ)
- Azaroak 22. Igandea. 11:00etan. (EUSKARAZ)
- Abenduak 12. Larunbata. 16:30etan. (EUSKARAZ)
Izena ematea derrigorrezkoa da
- Izen-ematea: 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Email bitartez polloe@donostia.eus edo telefonoz (943 48 35 40). Ibilaldiek pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 pertsona gutxienez eta 10 gehienez.
- Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian -Egia auzoan.
- Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere ibilaldia egingo da.
2020/09/22-an argitaratua