Pasealeku Berria itxita dago oinezko eta ibilgailuentzat

Urgull mendiaren hegala egonkortzeko obrak ekainaren amaieran bukatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urgull mendiaren hegala egonkortzeko obrak hasiko direnez Donostiako pasealeku Berria itxita egongo da oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, datorren ekainaren amaiera arte. Mozketa lehenengo biribilgunetik (Gipuzkoako Argazkilari Elkartetik hasita) Oteizaren eskulturaren aparkalekuaren aurreko bihurguneraino egin da.

Segurtasun-arrazoiak direla eta itxi beharko da; izan ere, azken hilabeteetan luizi batzuk gertatu dira eta hormigoizko horma bat jarri behar izan da babes-neurri gisa.

Lanak bi atal nagusitan banatzen dira: alde batetik, mendi hegala oro har egokitzea proiektatzen da, kable bidezko ainguraketa iraunkorrez ainguratutako horma bat eginez eta, bestetik, buloiez ainguratutako sare indartu bat jartzea proiektatzen da, pasealeku Berrira zati txikiak eror ez daitezen.

Horrez gain, kalte nabarmenak dituzten bi kontrahorma konpontzea aurreikusten da, bai eta muga orekan dauden harri zati handien ainguraketa puntuala ere.

Otsailaren 6an hasitako obrak 726.000 euroko aurrekontua du.

2023/03/13-an argitaratua