Udalak Enrique Cuesta eta Antonio Gómez oroitu ditu

Bi plaka jarri dira Antso Jakitunaren hiribidean, duela 39 urte Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak hil zituen lekuan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Omenaldia kalean


Donostiako Udalak Enrique Cuesta eta Antonio Gómezen omenez bi plaka jarri ditu Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak 1982an egindako atentatu batean erail zituen lekuan. Hauekin 11 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.

Ekitaldia Antso Jakituna hiribideko 22 zenbakian izan da, eta beste ekitaldietan bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal-taldeetako ordezkariek eta bi biktimen senideek parte hartu dute.

Enrique Cuesta Jimenez, 54 urtekoa, eta Antonio Gómez García, 24 urtekoa, 1982ko martxoaren 26an suzko armaz egindako atentatu baten ondorioz hil ziren. Cuesta, Telefónicako ordezkaria Donostian, momentuan hil zen, eta Gómez, polizia nazionala eta Cuestaren eskolta, bost egun beranduago hil zen.

Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, hurrengo pertsonen izenean jarri dira plakak erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sanz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordoñez, Francisco Martin Gonzalez eta Fernando Múgica Herzog - guztiak ETAk erailak -, eta Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila -.

2021/03/27-an argitaratua