Ekaina 23, 24: hiriko trafikoan aldaketa triatloiak direla eta

Ekainaren 24an, Emakumezkoen triatloia egingo da eta 24an, Onditz oroituz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Asteburu honetan, bi triatloi egingo dira Donostian, batetik, ekainaren 24an, Emakumezkoen triatloia eta igandean, 24an, Onditz oroituz Donostiako triatloia. Hau dela eta, bi kirol proba hauek hainbat aldaketa eragingo dituzte hiriko trafikoan. Udalak garraio publikoa erabiltzea aholkatu die herritarrei.  

10. Emakumezkoen triatloia


Larunbat honetan, ekainaren 23an, Emakumezkoen triatloia dela-eta, 15:00etatik 16:00etara Kontxako pasealekua itxita egongo da bi norabideetan ibilgailu pribatuarentzat. San Martín-Easo-Zubieta kaleek osatzen duten ardatza bertakoentzat bakarrik izango da. Bestalde, Zentrotik Antiguarantz joan nahi duen trafikoa Urbieta kaletik Amararantz desbideratuko da eta bertan Izoztegi hartu ahal izango du.    

Ibaeta auzotik Zentrorantz joan nahi dutenek Lugaritz-Izostegi bidea erabili behar izango dute Amara norabiderantz.

Tolosa hiribidea irekia egongo da, baina aldika, lasterketa dela-eta, mozketa txikiak egingo dira.    

Onditz oroituz, Donostiako 33.Triatloia

   
Igande honetan, ekainaren 24an, Onditz oroituz, Donostiako 33.Triatloia dela-eta, 9:15etik 13:00etara Kontxako pasealekua itxita egongo da bi norabideetan ibilgailu pribatuarentzat.    
  • Wiesbaden, Satrustegi eta Eduardo Chillida kaleak, frogak irauten duen bitartean itxiak egongo dira.      
  • San Martín-Easo-Zubieta kaleek osatzen duten ardatza bertakoentzat bakarrik izango da.      
  • Bestalde, Zentrotik Antiguarantz joan nahi duen trafikoa Urbieta kaletik Amararantz desbideratuko da eta bertan Izoztegi hartu ahal izango du.    
  • Ibaeta auzotik Zentrorantz joan nahi dutenek Lugaritz-Izostegi bidea erabili behar izango dute Amara norabiderantz.    
  • Txirrindulariak Igeldora 10:20ak aldera iritsiko dira. Hirirantz jaitsiera egiten duten bitartean, ezinezkoa izango da auzo honetara ibilgailuz igo. Hau da, goranzko norabidea itxita egongo da azkeneko txirrindularia pasatu arte.


Triatloiak irauten duen bitartean, hiriko beste hainbat lekutan mozketa txikiak egin ahal izango dira.    

2018/06/21-an argitaratua