Kirol jardueretarako orientazioko zerbitzua hiriko auzo guztietara zabaldu da

Jarraipen-testen emaitzek zerbitzu honen onurak argi erakusten dituzte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostia Kirola, Osakidetzako Donostialdeko ESI-k eta Osasun Publiko eta Adikzioetako Zuzendariordetzak PIZTU! Programa martxan jarri zuten 2017. urtean, pertsona ez aktiboei zuzendutako jarduera fisikoko preskripzioa, orientazio eta aholkularitza zerbitzua. Programa honek, pertsona sedentarioengan kirol ohiturak sortzea du helburu, bere osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

Osasun zentroko medikuak dira jarduera fisikoa egiteko gomendioa bere pazienteei luzatzen dietenak (kirol errezeta), eta Donostia Kirolaren orientatzailearengana bideratzen dituzte. Orientatzaile hau, kiroldegietan ez ezik, osasun zentroetan ere zenbait ordutan egoten da.

Azken bi urte hauetan, zerbitzua zabaltzen joan da auzo eta osasun zentroetan zehar, eta orain, Loiola, Altza, Alde Zaharra eta Bidebietako osasun zentroak sartzearekin hiriko auzo guztietan emango da zerbitzu hau.

PIZTU! programaren hasieratik
  • 500 pertsonak inguruk jaso dute kirol errezeta hau,
  • eta horietatik %60ak ohiko kirol praktika mantentzen du gaur egun.
  • Pertsona sedentario hauen %75ak berrogeita hamar urte baino gehiago dute eta %62a emakumeak dira.
  • Pertsona hauek dituzten patologien artean, obesitatea (30%), hipertentsioa (%28), diabetes (%15) eta artrosi (15%) ohikoenak dira

Orientatzaileak pertsona hauei egindako jarraipen-testen emaitzek zerbitzu honen onurak argi erakusten dituzte.

Programa honen barruan ere, “osasun taldeak” deitutakoak sortu dira. Talde hauek profil mediku zehatza daukaten pertsonek osatzen dituzte eta kirol jarduera erregularra eta kontrolatuta egiten dute; ondorioz, bere patologien bilakaeran hobekuntza nabarmena lortzen dute.

PIZTU zerbitzu honen barruan sartu den azken ekimena izan dira hastapeneko osasun taldeak. Talde hauek, zortzi saiotako ikastaro moduko bat egiten dute (dohainik) kirol praktikan hasteko helburuarekin, eta, horrela, gero urteko osasun taldeetan integra daitezke errazago.

2019/10/16-an argitaratua