Azaroaren 25ean, Donostiako Maratoia, Maratoi Erdia eta 10 km-tako lasterketa direla-eta, Udalak eta Antolatzaileek, hiriko trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan eragingo dituzten aldaketak kontuan hartuta, trafiko antolamendu berezi bat jarri dute martxan. Ezaugarri eta dimentsio handia duen ekitaldi honek hiria ia geldirik egotea behartuko du, goizeko 8:30etik 14:00ak inguru arte. Lasterketa Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoetatik igaroko da.
8:45ean, Errondo pasealekutik, irteera emango zaio 10 km-tako probari. Maratoia eta maratoi erdia 9:00etan hasiko dira. 10 km-tako eta maratoi erdiko bideak Maratoiak izango duen ibilbidean txertatuak daude.
Erdialdean, Grosen eta Amaran norberaren ibilgailuentzako hainbat sarbide itxita egongo dira, nahiz eta eragin handienak Antiguan eta Loiolan igarriko diren. Halaber, ez da zirkulatzerik izango Kontxa Pasealekutik, Easotik eta Errondo Pasealekutik.
Ez da gomendatzen Donostiara Antigua-Ondarreta aldetik sartzea.
Trafiko mozketak eta zirkulazio etenak, PDF formatuan
Aipatutako auzo horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, Mugikortasun agenteen, Udaltzainen eta lasterketaren antolatzaileen aginduak jarraitu beharko dituzte.
Trafiko mozketei dagokionez, esan behar da 8:30etik aurrera, hiria ekialdetik mendebalderaino zeharkatzeko, GI-20a erabili beharko dela; GI-20tik Loiolarako irteera itxita egongo da. Hirira sartzeko nahiz irteteko Urumeako autobia une oro irekita egongo d eta eta trafikoan aldaketak egingo direla zenbait auzotako sarrera-irteeretan.
Trafiko mozketak 8:30ean hasi eta, lasterketa amaitu arte, 14:00ak inguru arte, egingo dira, Errondo pasealekuan izan ezik, bertan 6:30ean hasiko baitira. Podavines biribilgunetik Aita Donostiara (Aita Donostia zentzurantz) doan zatian hain zuzen ere.
Lasterketak, bere osotasunean, hirian hainbat aldaketa sorraraziko ditu, trafikoan, egoiliarretan, autobus lineetan, taxietan, lurpeko aparkalekuetan eta, orokorrean, zirkulazioan.
Herritarrentzako gomendioak
Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.
Horrez gain, gomendagarria da hirian garraio publikoa erabiltzea. Horretarako, azaroaren 25ean, igandean, Dbus hiri autobusen erabiltzaileek doan bidaiatu ahal izango dute 7:20tik 13:00etara bitartean (Trintxerpe-Altza-Molinao arteko 38. lineako bidaiena izan ezik).