Donostia – Biarritz autobus zuzenak bi hiriak lotuko ditu Gabonetan

Abenduaren 4tik urtarrilaren 2ra bitarte, bi hiriak elkartuko ditu 60 minututan, joan-etorria 12 €-ko prezioan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostia Turismoak eta Biarritz Tourismek elkarrekin lan egiten jarraitzen dute udan ezarritako helburu lortzeko: bi turismogune bikainetako turismoa sustatzeko indarrak batzea turismo-marka bakarraren pean; horrek kanpoko merkatura begira erakargarritasun handiagoz proiektatuko ditu eta bisitari berriak lortzen eta bisitak desestazionalizatzen lagunduko die.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 2ra bitarte, zuzeneko autobus batek bi hiriak elkartuko ditu 60 minututan, joan-etorria 12 €-ko prezioan. Txartelak Biarritzeko turismo-bulegoetan edo www.sansebastianbiarritz.com webgunean erosi ahal izango dira. Gainera, bulegoetan bertan, bi hirietan egin ahal izateko planak proposatuko dituzte.

Donostia - Biarritz autobus zuzena

Zuzeneko autobus batek Donostia - Biarritz lotuko ditu asteazken, larunbat eta igande guztietan, abenduaren 4tik urtarrilaren 2ra bitarte (12/25 eta 01/01 izan ezik).


Informazio praktikoa

Hasiera data: abenduak 4

Amaiera data: urtarrilak 2

Ibilbidearen iraupena: 60 min.

Ordutegia: asteazkena, larunbata eta igandea.
  • Biarritzetik irteerak: 10:30 edo 12:30 / Donostiatik itzultzea: 17:30 edo 19:30
  • Donostiatik irteerak: 9:30 edo 11:30 / Biarritzetik itzultzea: 18:30 edo 20:30

Geldialdiak:
  • Donostian: Donostiako autobus-geltokia. Federico García Lorca, 1
  • Biarritzen: Charles Floquet etorbidea, 17an, aparkalekua.

Prezioak:
  • Helduak: 12 €
  • Haurrak: 2 urtetik 11 urtera, biak barne: 10 €
  • Doan - urte 1 (erreserba egin behar da)

Salmentarako tokiak:

Erlazionatutako dokumentuak

2021/12/07-an argitaratua