Atotxako geltoki berria eraikitzeko trafikoan eragina izango dute uztailaren 28tik aurrera

Mozketak Mundaiz bideko trafikoari eragingo dio 18 eta 24 zenbakien artean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Atotxa geltokiaren obrak aurrera doaz, eta hurrengo egunetan obra ezartzeko topografia-lanekin jarraituko dute. Honek, halaber, hainbat eragin izango ditu trafikoari dagokionez, izan ere, bihar, uztailaren 28an, Mundaizko bidea moztuko da 24 zenbakiaren (autobus-kotxetegi zaharrak) eta 18 zenbakiaren (xaboi-fabrika zaharra) artean.

Mozketa horrek eragina izango du Egiatik Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxera doazen ibilgailuetan, eta, beraz, Deustuko Unibertsitatera sartzeko dagoen bidetik heldu beharko dute ikastetxera. Eremu horretan obrara sartzeko puntu bat izango da, eta Federico García Lorca pasealekuko bide baten mozketa puntualak ere aurreikusten dira.

Hurrengo egunetan 950 metro karratuko azalera okupatuko da obrako kanpalekurako eta pilaketetarako. Zehazki María Dolores Aguirre kaleko egoiliarren aparkalekuan, Teresa de Calcuta plazaren ondoan. Kale bereko aparkaleku pribaturako sarbidea uneoro bermatuko da.

Geltolki berriaren proiektua


Atotxako geltoki berria Iparraldeko Geltokiko egungo arkitekturan eta Tabakalera inguruan integratzen da. Honekin garraiobideen arteko lotura bultzatzen da:
  • aldirikoak
  • abiadura handikoak
  • autobusak

Obrek 42 hilabeteko epea dituzte, eta tren-zerbitzua une oro mantenduko dela bermatzen dute. Gainera, Egia eta Erdigunearen arteko mugikortasunari eta oinezkoentzako fluxuei erantzun integrala ematen die.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/07/27-an argitaratua