Udaltzaingoak lau ibilgailu hibrido berri erosi ditu renting zerbitzuaren bidez

Era berean, hirian unean-uneko informazioa ezagutu ahal izateko sistema daukate ibilgailuek

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak aurkeztu ditu Udaltzaingoak renting sistemaren bidez eskuratutako lau ibilgailu hibrido. Herri Segurtasuneko zinegotzi Martin Ibabek eta Udaltzaingoaren zuzendari Mikel Gontzon Santamariak erakutsi dituzte Toyota CHR hibrido SUV (Sport Utility Vehicle) motakoak guztiz hornituak.

Zinegotziak nabarmendu duenez “erosketa berri horiei esker, Udaltzaingoak bere flota modernizatu eta teknologizatzeko apustuarekin jarraitzen du”. “Ibilgailu hauek eraginkorragoak eta erregaia aurrezteaz gain, hirian unean-uneko informazioa ezagutu ahal izateko sistema daukate” azpimarratu du Ibabek.

2019/06/21-an argitaratua