Esther Ferrer, 2022ko Urrezko Danborra

Bere ibilbide artistikoa sarituko du Udalak urtarrilaren 20an

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, 2022ko Urrezko Danborra jasotzeko Esther Ferrer artista donostiarra izendatu du.


Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “ibilbide luzeko artista da Ferrer, eta arte garaikidean muga berriak finkatu ditu”. Hala, “hiriak kulturaren alde egiten duen apustua nabarmena berretsiko dugu sari honen bitartez”, esan du Goiak.


Disziplina desberdinak landu ditu 1937an Donostian jaio eta egun Parisen bizi den artistak. Performance art izeneko jarduera artistikoan Europako artista onenetako bat da. 2008An Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen eta 2014ean Arte Plastikoen Velazquez saria jaso zuen.

2021/12/03-an argitaratua