Donostiak programa zabala izango du Europako Mugikortasun Astean
Jarduerak irailaren 15etik 22ra bitartean egingo dira, eta astea ohiko Bizikletadarekin amaituko da
Donostiako Udalak, hainbat kolektiborekin batera, programa zabal eta askotarikoa (
hemen duzu egitaraua jpg formatuan) antolatu du
Europako Mugikortasun Asterako, irailaren 15etik 22ra bitartean hiriko hainbat tokitan egingo dena.
"Konbinatu eta Mugitu zaitez!" lelopean, urteko hitzordu honen gai nagusia efizientzia energetikoa da, eta horren inguruan Mugikortasun Sailak koordinatutako hamar bat ekimen egingo dira, herritarren artean garraio jasangarria bultzatu eta sustatzeko helburuarekin.
Mugikortasunari aplikatutako teknologia berrien erabilera, oinezkoentzako espazio publikoaren aldarrikapena edo kolektibo ahulenen inguruko kontzientziazioa izango dira programazioaren ardatzetako batzuk. Programazioak jarduera berritzaileak eta ohikoak bilduko ditu, hala nola, astea itxiko duen ospe handiko Bizikletada.
Olatz Yarza Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, '
jarduera guztiak bat datoz Donostiako Udalak mugikortasun paradigma jasangarriago, osasungarriago eta seguruago baterantz jotzeko hartu duen konpromisoarekin, oinezkoak erdigunean jarrtzen duena'.
Dbiz lehiaketa
Programatutako jarduerez gain, bizikletaren erabilera eta garraio publikoa sustatzeko helburuarekin, Dbizik lehiaketa bat jarriko du martxan, eta aste honetan bizikleta publikoak gehien erabiltzen dituzten 5 erabiltzaileek urteko abonua doakoa irabaziko dute.
Jarduerak
Jarduera / actividad | Arduraduna / responsable | Kokapena / Ubicación | Ordutegia / horario |
Ostirala 15
Parking Day
| GAZTE EKOLIDERRAK.
(Gekos) | Isabel II
Ibaeta
Gros
Duque de Mandas K.
Urdaneta K. | 10:00-20:00
(kokapenaren araberako aldagaia) |
Larunbata 16
Cargo Bikes - Zama bizikletak: erakusketa eta probatzea | KALAPIE | Sagüés | 10:00-13:00 |
Igandea 17
Bizikletan ibiltzeko konfiantza sendotzeko irteera. Emakumeei zuzendua. | | Local Kalapie (Gros)
Iparraguirre, 8 | 10:00-13:00 |
Asteartea 19
Eskola Mugikortasunaren Ekintza Plana hiriko ikastetxeei aurkeztea..
| Mugikortasun Saila | udaletxearen Ekitaldi-aretoa | 10:00-12:00
|
Asteazkena 20
Emakumea eta Mugikortasuna "Seguru sentitzen al gara Donostian mugitzen garenean? App bat erabiliz egingo den ikerketa. | UPV / EHU | Ibaetako Kanpusa | 10:30-12:30 |
Osteguna 21
Dibertsitate Funtzionalari buruzko jardunaldi interaktiboa. | ONCE
BEGISARE | Artzain Ona
Alderdi Eder |
11:00-13:00 |
Ostirala 22
Bizikletada.
| Mugikortasun Saila | Alderdi Eder | 11:00-13:00 |
Donostiako Mugikortasun Astea
irailak 15ean hasiko da
Parking Day ekimenarekin, ibilgailu pribatuentzako lekua murriztuz eta pertsonentzako espazio publiko gehiago eskatzen duen mundu mailako korrontearekin bat eginik. Jardunaldian zehar, erakunde desberdinek jarduerak egingo dituzte hainbat auzotako aparkalekuetan; horien artean, hiriko ingurumen-ekintzei buruzko informazioaren zabalkundea edota Musika eta Dantza Eskolaren kontzertu bat.
Larunbatean, hilak 16,
Cargo Bikes edo zama bizikletak izenekoen txanda izango da. 10:00etatik 13:00etara, Kalapie elkarteak stand bat jarriko du Sagueseko zabalgunean, herritarrek mota horretako 7 bizikleta probatzeko aukera izan dezaten. Horren guztiaren helburua da bizikleta horiek ezagutzea eta hirian mugitzeko aukera erosoa, jasangarria eta baliozkoa dela egiaztatzea.
Eta igandean, 10:00etan, Kalapieren eskutik ere,
emakumeentzat antolatutako bizikleta irteera bat egingo da "Eman pausua eta pasa bizikletara!" lelopean, garraiobide honekiko konfiantza sendotzeko. Irteera honetan, aholkuak eta informazioa eskainiko da, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da
www.cristinaenea.eus webgunearen bidez.
Asteartean, irailak 19, Mugikortasun Sailak diseinatutako
Eskola Mugikortasun Plana aurkeztuko zaie hiriko ikastetxeei. Dokumentua gida gisa erabil dezakete, beren ekintza planak ezartzeko, eta haurrak eskolara egunero joateko mugikortasun baldintzak hobetzea du helburu. Aurkezpena 10:00etan egingo da udaletxean.
Asteazkenean, hilak 20, UPV-EHUk Donostiako hiri espazioei eta emakumeen mugikortasunari buruzko azterlan bat abian jarriko dela aurkeztuko du. Irailean eta urrian zehar egingo den Carlota Jauregi doktoregaiak gidatutako azterketa hori egiteko, aplikazio mugikor bat diseinatu da. Aplikazio horren bidez, nahi duten emakumeek parte hartu ahal izango dute, beren pertzepzioen berri emanez igarotzen diren hirietako lekuetan, eta in situ baloratuz ikusten dituzten parametroek segurtasuna transmititzen ote dieten. Aurkezpena 10:30ean izango da UPV-EHUren Ibaetako campusean eta 17:30ean Okendo kaleko Emakumeen Etxean.
Ostegunean, irailak 21, aniztasun funtzionala duten pertsonen mugikortasunera zuzendutako jardueren txanda izango da, itsuka mugitzeko zirkuitu batekin eta errealitate birtualeko betaurrekoekin, ONCE eta Begisare erakundeek antolatuta. Horrela, 11:00etatik aurrera, Artzain Onaren eta Alderdi Ederren inguruan, bi gune prestatuko dira kolektibo horien errealitatea esperimentatzeko, eguneroko bizitzan dituzten tresnak, eta hirian zehar mugitzeko dituzten zailtasunak ezagutzeko.
Eta
ostiralean, hilak 22, amaiera emango zaio asteari ohiko Bizikletadarekin, Donostiako Mugikortasun Astearen edizio bakoitzean parte hartzaile gehien biltzen dituen ekintzarekin. 11:00etatik aurrera, hainbat ikastetxetako ehunka ikasle Alderdi Ederretik abiatuko dira hirian zehar ia 10 km-ko ibilbidea egiteko. Bertan, eskola ibilbideak egiteko bizikletak duen garrantzia aldarrikatuko da.
Dbus
Astean zehar, Dbusek bere markesinen Navilens teknologiari esker funtzionalitate berria aurkeztuko du. Horri esker, denbora errealean autobu -lineen ordutegiei eta ibilbideei buruzko informazio egokitua lor daiteke. Gainera, konpainiak QR kode bidezko ordainketa sistema berritzaile bat aurkeztuko du, garraio publikoaren erabilera errazteko eta sustatzeko.
Erlazionatutako dokumentuak
2023/09/15-an argitaratua