Gipuzkoan egindako 56 filmaketek 4,2 milioi euro utzi zituzten Donostian

Publizitaterako, dokumentaletarako, telesailetarako eta musika-bideoetarako erakargarritasuna mantentzen du hiriak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Iaz, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek 66 ikus-entzunezko proiekturi lagundu zien lurralde horretan, eta horietako 56, bulego horrekin elkarlanean filmatu ziren.

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garmendiak, nabarmendu duenez, “kudeatutako proiektu gehienak publizitatearekin lotutakoak dira, eta, haien atzetik, dokumentalak, telesailak eta film laburrak, musika-bideoak eta film laburrak datoz. Argi dago Donostia eta Gipuzkoa osoa gero eta agertoki erakargarriagoak direla mota horretako ekoizpenetarako. Gainera, tokiko enpresa askok onura ateratzen dute handik, ikus-entzunezko proiektuak gauzatzen laguntzen dutelako. Hala, sinergia garrantzitsua sortzen da ikuspegi ekonomikotik zein enpleguarenetik”.

Bestalde, Harkaitz Millán Kulturako diputatuak adierazi du “ikus-entzunezko produkzioa motor garrantzitsua dela Gipuzkoako ekonomiarako”. Datu batzuk emateko, Gipuzkoan, ekoizpen horien zuzeneko inbertsioa 6,9 milioi eurokoa izan dela kalkulatzen da; horietatik 4,2 Donostiari egokitu zaizkio eta gainerako 2,7 milioiak, lurralde osoari. Esan dezakegu, inbertsio zuzena eta zeharkakoa batuta, 2021eko filmatzeek 11,4 milioi euroko inbertsioa ekarri diotela Gipuzkoari.

Azpimarratu behar da ekoizpen horiek filmatzeko baimenak izapidetzeko Film Commissionek ematen duen laguntza. Iaz 99 eskaera izapidetu ziren, eta horietatik 88 gauzatu ziren. Gainera, filmatzeetarako lokalizazioak bilatzen ere laguntza ematen da, eta hor Gipuzkoako Garapen Agentziek zeregin garrantzitsua dute.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/04/12-an argitaratua