Donostiak 'Innobus-Tur' proiektuan parte hartuko du

Garraio publikoa digitalizatzeko ekimen honetan Kanaria Handiko Las Palmasek, Palmak eta Malagak ere partuko dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urtebetez proiektuan lanean aritu ondoren, “Innobus-Tur” proiektuan parte hartzen duten lau hirietako ordezkariek bilera egin dute gaur Donostian, egiten ari diren ekintzen aurrerapenak aztertzeko. Garraio publikoa digitalizatzeko proiektu bat da, non Donostiako hiri autobusen udal enpresak (Dbus), Kanaria Handiko Las Palmasekoak (Guaguas Municipales), Malagakoak (EMTSAM) eta Palmakoak (EMT PALMA) parte hartzen duten, udalerrien elkarte baten bitartez. Garraio, Mugikortasun eta Ingurumen Ministerioak (MITMA) finantzatzen du “Innobus-Tur” proiektua, Next Generation Europako funtsen bidez.

Lankidetza proiektua

“Innobus-Tur” elkarlanezko proiektu bat da, eta bere helburua da autobus zerbitzua eta haren intermodalitatea hobetzeko jarduera berritzaileak eta errepikagarriak garatzea, prozesuak eta zerbitzuak digitalizatuz eta sentsorizatuz. 26,3 milioi euroko aurrekontua du, eta 36 hilabeteko epean gauzatu behar da. Aurrekontua Europako funtsen deialdian onartu zen, Espainiako Gobernuko MITMAren (Garraio, Mugikortasun eta Ingurumen Ministerioa) 'Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean'. Programa 2024ko ekainean amaitzea aurreikusten da.

Proiektu horren bidez, sistemaren eraginkortasun handiagoa, irisgarritasun hobea eta garraio publikoaren erabiltzaileentzako abantailak lortu nahi dira, eta, era berean, autobuseko garraio publikoarekiko asebetetzea eta garraio horren erakargarritasuna areagotu nahi da, turistikoki erakargarriak diren hiri horiek bisitatu edo bertan bizi eta autobusen erabiltzaile direnentzat.

Proiektua oso ondo ari da aurrera egiten, eta programan ezarritako mugarriak eta helburuak betetzen ari da, bai eta aurreikuspenak hobetzen ere. Hauek dira lau hirietan egiten ari diren ekintzak:

 Ordaintzeko bitartekoak digitalizatzea eta eskudirutan egiten diren ordainketak murriztea

 Lan harremanak digitalizatzea

 Komunikazio eta informazio sistemak digitalizatzea

 Markesina adimendunak.

 Tailerreko jarduerak eta jarduera osagarriak digitalizatzea, flota jasangarria izan dadin.

 Autobusek bat ez egiteko eta modu efizientean gidatzeko sistema

 Edukierak kontrolatzeko eta jatorria-helmuga matrizeak estimazio algoritmo bidez kalkulatzeko sistema.

 Autobusak sentsorizatzeko eta monitorizatzeko sistemak (arrapala adimendunak, bidaiarien zenbaketa, pneumatikoen presioa, aire girotua).

 Eskaripeko iragarpenak egiteko eta geltokiak sentsorizatzeko sistemak, denbora errealeko informazioarekin.

 Giza baliabideak eta material mugikorra optimizatzeko plangintza sistema adituak.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/09/27-an argitaratua