929 proposamen aurkeztu dizkiete Aurrekontu parte hartzaileei

Herritarrek datorren urteko udal aurrekontuko 3,2 milioiak zertarako erabiltzea nahi duten eskatzeko epea bukatu da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Partaidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak iragarri duenez, donostiarrek 929 proposamen aurkeztu dituzte 2019ko udal aurrekontuko 3,2 milioi euroen inguruan; hain zuzen ere, diru kopuru hori zertan erabili erabakitzeko aukera izan dute.

“Bukatu da herritarrek beren lehentasunak aurkezteko epea. Emaitzek erakusten dutenez, eskaeretan batez ere Añorga, Aiete, Altza, Amara, Egia eta Intxaurrondo auzoak aipatu dituzte, eta Mugikortasunaren, Bide Publikoen eta Kirolen sailak; dena dela, udal arlo guztiei egin dizkiete eskaerak”.

Agirrezabalagak, trenaren edo topoaren bideak lurperatzea; kultur ekipamendu gehiago jartzea; etxebizitza eskuragarriago egitea; lokal publiko babestuak prezio merkeagoan jartzea, saltoki txikiak sustatzeko; eta Kontxako bidea lurperatzea, besteak beste.

Agirrezabalagak, hurrengo urteko aurrekontuetan aintzat hartuko diren proposamenen artean, egiturazko zenbait proposamen azpimarratu ditu: trenaren edo topoaren bideak lurperatzea; kultur ekipamendu gehiago jartzea; etxebizitza eskuragarriago egitea; lokal publiko babestuak prezio merkeagoan jartzea, saltoki txikiak sustatzeko; eta Kontxako bidea lurperatzea, besteak beste.

Udalak orain ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko beste eskari batzuk ere jaso dira; esate baterako, garbiketa, argiteria eta autobus ordutegiak hobetzea eta kiroldegi eta liburutegien ordutegia handitzea”, azaldu du Partaidetzako zinegotziak.

Beste proposamen batzuk ere bildu dituzte (oraindik ez da diru kopururik zehaztu), baina, haiek proiektu bihurtzeko, bideragarriak diren eta zenbat kostatuko liratekeen aztertu beharko litzateke lehenik, eta, ondoren, baldintzak betetzen dituztenen inguruko bozketa egin. Agirrezabalagak honako hauek aipatu ditu, besteak beste:
  • parkeak estaltzea Amara, Alde Zaharra eta Altza auzoetan;
  • oinezkoentzako zenbait bide jartzea Tejeria kalean (Egia), Baleazaleen kalean (Amara Berri) edo Zurriolan bertan;
  • puntu kritikoak kentzea; historikoki emakumeenak izan diren ofizioak ikusgarri egiteko eskulturak jartzea; literatur lehiaketa bat sortzea;
  • Añorgako eskola zaharrak birgaitzea komunitate erabilerarako;
  • zarataren aurkako hesiak/xaflak jartzea Erriberan;
  • mugikortasun bertikaleko elementuen eskaera ugariri erantzutea;
  • Igeldoko espaloiak;
  • eta nerabeak jolasteko eta elkarrekin egoteko espazioak edo ekipamenduak sortzea

Bozketa fasera igaroko diren proposamenek irizpide hauek bete beharko dituzte: 2019an egiteko modukoak izatea, ondorengo aurrekontu ekitaldietan eraginik ez izatea, udal eskumenekoak izatea, 300.000 euro baino gutxiago kostatzea eta bideragarritasun azterketa gainditzea.

Proposamenei buruzko informazio gehiago Guztion-artean web orrian

2018/06/19-an argitaratua