Udalak bere ateak irekiko dizkie herritarrei apirilaren 5etik 7ra

Herritarrek ostegunetik aurrera eman dezakete izena bisita gidatuak egiteko 010 telefonoan edo Udalinfoko bulegoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Ate Irekien Jardunaldiak antolatuko ditu apirilaren 5, 6 eta 7an, erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako bat balioan jartzeko.

Donostiarrek eta bisitariek Udalbatza Aretoa, eskailera nagusia, Harrera Gela, Gobernu Batzordearen aretoa eta Prentsa Aretoa bezalako gelak bisitatu ahal izango dituzte. Udaletxeko areto nagusiak modu librean bisitatu ahal izango dira, eta nahi dutenek doako bisita gidatuetan parte hartu ahal izango dute, ezarritako orduetan.

Eraikina bisitatzeko sarrera Alderdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegia honako hau izango da:
  • Apirilaren 5ean: 16:00etatik 20:00etara
  • Apirilaren 6an eta 7an: 11:30etik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara
Donostiako udaletxeko bisita birtuala ezagutu

Bisita gidatuak

Gidarekin Ate Irekien jardunaldian parte hartu nahi duten herritarrek edo bisitariek martxoaren 21etik apirilaren 3ra eman dezakete izena, 010 telefono-zenbakiaren bidez (943481000 udalerritik kanpo) eta aurrez aurre Udalinforen bulegoetan. Taldeek gehienez 25 pertsona izango dituzte.

Bisita gidatuetarako aurreikusitako ordutegiak, Udalaren historia azalduko dutenak, honako hauek dira:
  • Apirilaren 5a
    16:00 Euskaraz
    17:00 Gaztelania
  • Apirilaren 6a eta 7a
    11:30 Euskaraz
    12:30 Gaztelania
    16:00 Euskaraz
    17:00 Gaztelania

2024/03/19-an argitaratua