Abenduak 2: Maria Cristina zubia itxita

Ibilgailuak 16:30etik 19:30era eta oinezkoak 17:45etik 18:45era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bihar, ostirala, abenduak 2, hiriko argiak pizteko ekitaldia eta Frantzia pasealekuan eta Labayen plazan kokatua dagoen Gabonetako Azokaren inaugurazioa dela eta, Maria Cristina zubia itxita egongo da.
  • Ibilgailuen trafikoa moztuta egongo da 16:30etik 19:30era
  • Oinezkoek ezingo dute zubitik pasa, 17:45etik 18:45era, su artifizialen bildumaren muntaiarengatik

Inaugurazioa

Inaugurazioa Maria Cristina zubiaren inguruan egingo da eta 18:00etan hasiko da laser argien ikuskizun batekin eta gero Urumea ibaiaren eta Maria Kristina zubiaren gaineko irudi eta musika ikuskizun bat ere egongo da.

Dundu, panpin argitsu erraldoiak, zubia eta haren inguruak musikaz lagunduta zeharkatuko ditu. Handik gutxira, pizteko botoia sakatuko da eta Donostiako Gabonak inauguratuta geratuko dira. Su artifizialen bilduma batek amaiera emango dio ekitaldiari. Dundu panpina ordubete inguru geratuko da bertatik, nahi duenak argazki bat atera dezan.

Aurten, argien pizte ofiziala Ukrainako haurrek egingo dute, Donostian errefuxiatuta daudenek eta Ukraina Euskadi Elkartearen eskutik datozenek.

Dagoeneko Gabonetako ia elementu guztiak jarrita daude: Zurriolako bola, Kontxako Erlojuetako argiak, Victoria Eugenia Antzokiko argiztapena, Santa Katalina zubia eta bere izei-arku berriak,...

2022/12/01-an argitaratua