Donostia Zinemaldiako aurkezleek elkar jantziko dute moda lokalarekin

Donostia Zinemaldiaren 65. edizioko galetako aurkezleak Donostiako, Gipuzkoako eta Euskadiko modarekin jantziko dira, bertako diseinatzaileak ezagutzera eman nahi dituen ekimen bati esker.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Zinemaldiaren, sortzaileen eta haiek babesten dituzten erakundeen arteko aliantza gaur goizean aurkeztu da, Victoria Eugenia antzokian egindako prentsaurreko batean. Bertan izan dira Laura Chamorro Donostiako Moda-Klusterraren arduraduna, Ernesto Gasco Donostiako lehen alkateorde eta Ekonomia Bultzatzeko, Enpleguko, Turismoko, Merkataritzako eta Ostalaritzako zinegotzi ordezkaria, eta José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiaren zuzendaria.

Horrenbestez, Isabel Zapardiez, Sophie et Voilà, Minimil, Alex Robe, Manuela se va de fiesta, Yolanda Torres eta Alicia Ruedaren diseinuekin jantziko dira Zinemaldian Leticia Dolera eta Anne Igartiburu inaugurazio-galaren aurkezleak, Irene Escolar eta Edurne Ormazabal amaierako galaren aurkezleak, Itziar Ituño Euskal Zinemaren eta ETBren galaren aurkezlea, eta Victoria Eugenia antzokiko aurkezpenetan Perlak saileko zuzendariak aurkeztuko dituen Vanessa Rodríguez.



Sorkuntzaren beste arlo batzuetan bezala, ekimen honekin bertako industriaren alde apustu egin du berriz Donostia Zinemaldiak, Donostiako tokiko diseinua sustatu, bultzatu, garatu eta ikustera emateaz arduratzen den Donostia Moda klusterraren eskutik eta sektorea indartzera bideratutako jardueren bidez.

Ernesto Gascok, Alkate Ordea, adierazi zuenez, «Donostia Zinemaldiaren garrantzia baliatu nahi dugu Donostia marka modaren munduan ikustera eman eta bertako diseinatzaileei aukera emateko beren sorkuntzen balioa agerian jar dezaten, bai nazioan bai nazioartean».

2017/09/20-an argitaratua