Donostiako Udalak 81 plaza betetzeko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

20 administrari, 25 udaltzain, goi mailako 14 teknikari eta erdi mailako 11 teknikari

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak 2018ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du. Guztira, 81 plaza aterako dira, erakundearen bitartekotasuna gutxitzeko (gaur egun % 37koa da). Plaza horietatik, 71 txanda irekian aterako dira, hau da, Udaleko funtzionario izan gabe parte hartu ahal izango da; beste 10ak, berriz, barne igoerako txandan aterako dira, enplegatuek lanbide karrera egin ahal izan dezaten.

Txanda irekian aterako diren 71 plazak honako hauek izango dira:
  • 20 administrari,
  • 25 udaltzaingoko agenteak,
  • goi mailako 14 teknikari
  • eta erdi mailako 11 teknikari.

Administrari plazetara sartzeko, batxilergoko titulua, teknikari titulua edo horren baliokide den besteren bat izan behar da; goi mailako eta erdi mailako teknikarien plazetara sartzeko, berriz, postuaren berezitasunaren araberako tituluak eskatuko dira.

Beste betekizunetako bat euskara izango da: administrari postuetarako, 2. hizkuntza eskakizuna eskatuko da, eta teknikarien kidegoetarako, 3.a edo 4.a Deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoak onartu ahala emango da informazio zehatzagoa.

Barne igoerako txandari dagokionez, 81 plaza horietatik 10 aterako dira txanda horretan. Aukera ona da enplegatuek lanbide karrera egiteko.


Administrarien eskaintza izango da denetan zabalena, guztira 42 plaza eskainiko baitira


Oraindik egin gabe dago 2017ko Lan Eskaintza Publikoan onartutako 22 administrari plazen deialdia. Beraz, 2018ko beste 20 plaza horiek gehituz gero haiei, guztira 42 plaza eskaniko dira deialdia egitean.

Gainera, litekeena da goi mailako eta erdi mailako kategorietan plaza gehiago ere eskaintzea, baldin eta azken kalifikazioak argitaratu aurretik plaza gehiago hutsik geldituz gero edo legezko mugak horretarako bidea emanez gero.

Nabarmentzekoa da eskainitako plazen % 7, hau da, 6, desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordeko direla, eta horietatik bat (% 2) zehazki desgaitasun intelektuala egiaztatzen duten pertsonentzat izango dela.

81 plazetara sartzeko prozesuak deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko dira.
Izen-ematea Udalaren webguneko (www.donostia.eus) lan eskaintzaren atarian egin daiteke, edo, bestela, udaletxean bertan.
Nahi izanez gero, jaso daitezke martxan jartzen diren hautaketa prozesuen abisuak ere, zerbitzu horretan izena emanda, webgune berean.



Lan poltsak sortzea prozesuetako izangaiekin


Azpimarratzekoa da hautaketa prozesua gainditu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak lan poltsa batean sartuko direla, gerora hutsik gelditzen diren postuak betetzeko nahiz aldi baterako beharrei erantzuteko. Lan poltsa horiek uzten zaizkie hala eskatzen duten administrazio publikoei ere, baldin eta langileak kontratatzeko behar badituzte.

Hori dela eta, plaza horietara aurkeztea aukera pareagabea da enplegatu publiko gisa lan egin nahi duten pertsonentzat; izan ere, baliteke, lan poltsan geratzearen ondorioz, plazarik eskuratzen ez dutenek Udalean edo beste administrazio publikoren batean sartzea.

2018/12/05-an argitaratua