Martxoak 10: trafiko aldaketak Añorga inguruan

10:00etatik 12:30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igande honetan, hilaren 10ean, Añorgako Duatloia jokatuko da. Hori dela eta hiriko trafikoak hainbat aldaketa jasango ditu 10:00etatik 12:30ak arte, gutxi gorabehera .

Eraginak

Duatloia 10:30ean hasiko da Añorgan eta 12:30ak aldera amaituko da. Eragina izango du honako errepideetan:

Errekalde: guztiz itxita
  • Errotazar kalea
  • Aingeru zaintzailea kalea

Igara: ibilgailuek ezingo dute irten
  • Igara Bidea, Errotabururantz (kontrako noranzkoan)
  • Lautximinietako biribilguneko kanpoko erreia itxita
  • Bernardo Estones, eskuineko erreia itxita, Lorearako norabidean

Errotaburu: ibilgailuei garajeetatik sartzen eta irteten utziko zaie, lasterketaren arabera.
  • Xabier Lizardi kalea, itxita, Errotaburu barrurantz
  • Balentegi kalea,guztiz itxita
  • Orixe Pasealekua, guztiz itxita

Zuatzu: lasterketaren noranzkoko erreia itxita. Atotxa Erreka - Errotaburu noranzkoan bakarrik zirkulatu ahal izango da.
  • Errotaburu Pasealekua, itxita goranzko noranzkoan
  • Juan F. Gilisagasti kalea, guztiz itxita
  • Francisco Grandmontagne kalea, guztiz itxita
  • Zuatzu kalea, itxita bi noranzkoan
  • Zubiberri kalea, itxita Infernuaren noranzkoan
  • Patxikuene bidea, itxita goranzko noranzkoan
  • Atotxaerreka kalea, itxita beheranzko noranzkoan

Garraio publikoa

Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira: Dbus, Lurraldebus

2024/03/08-an argitaratua