Donostiako Aste Nagusiak irabazi du “Iberian Festival Award National Winners” saria

Aste Nagusiak irabazi du saria, urtean zehar bai Espainian bai Portugalen antolatutako beste ekitaldi batzuen artetik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


“Iberian Festival Awards National Winner” saria irabazi du Donostiako Aste Nagusiak, “Best Festivity” modalitatean. Asteazken gauean Vigon eman zen sari honen berri. Saria lehen aldiz zuzendu zaie jendetza ugari biltzen duten kultur eta herri ekitaldi onenei, non musika bereizten den erakargarritasun eta komunikazio iturri nagusi gisa.

Donostia Festak eskertu egin zuen jasotako saria eta zorionak eman zizkien kategoria horretan izendatuak izan ziren gainerakoei. Donostia Festak ziurtatu zuenez, beti bezala, ilusio berarekin jarraituko du lanean Aste Nagusiak gero eta ospe handiagoa izan dezan maila lokal, nazional eta nazioartekoan.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/03/15-an argitaratua