Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratua esleituta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Antso Jakituna, PEPPUC, DBIZI

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratua Aztertzen Servicios Asistenciales enpresari esleitzea. Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, kontratuak hiru urteko iraupena duela eta beste urtebetez luzatu daitekeela, eta gainera, langileen baldintzetan hobekuntza progresiboak aurreikusten dituela.

Zerbitzu hau Gizarte Zerbitzuetan gehien eskatzen den zerbitzua da, eta lehiaketa berriak garrantzi gehiago ematen zion langileen baldintzei eskaintza ekonomikoari baino, eta horretarako Udalak kontratuaren prezioa %10,5 igo zuen. Hortaz, zerbitzu honetara bideratuko dira, 10,3 milioi euro 2019an, 10,6 milioi euro 2020an eta 10,9 milioi euro 2021ean.


Antso Jakituna


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, hasiera ematea segidako kontratua esleitzeko espedienteari: Antso Jakitunaren hiribideko bakoitien ardatza berrantolatzea egiteko kontratua. Kontratu honen prezioa 1,6 milioi eurokoa da, eta lehiaketa irabazten duen enpresak 10 hilabeteko epea izango du proiektua egiteko.


PEPPUC


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren (PEPPUC delakoa) Errebisioan proposatutako eraikinak edo gainerako elementuak eraisteko lizentzia-ematea etetea.


DBIZI


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du segidako kontratua esleitzeko espedienteari hasiera ematea: Donostiako bizikleta publikoaren erabilera zuzenari buruzko kontzientziazio-kanpaina egiteko zerbitzuak kontratatzeko espedientea.


Amara Berri Urbietan eta Intxaurrondo Ikastolan hobekuntzak


Tokiko Gobernu Batzordean onartu du, Urbietako Amara Berri Ikastetxearen barruko patioetako arotzeria-lanak aldatzeko proiektua, baita Amara Berri Ikastetxeko patio ingelesa berritzeko eta ikastetxearen perimetroa ixteko proiektua ere. Udalak proiektu horietan 602.518 euroko inbertsioa egingo du.


Diru-laguntzak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Chernobil elkarteari 3.805 euroko diru-laguntza ematea, "Chernobilen istripuan kalteturiko adingabeei aldi bateko abegi-programa" proiektua aurrera eramateko.

2018/12/18-an argitaratua