Giza Eskubideen 15. Zinemaldiaren Gazte epaimahaia: zozketaren emaitzak. Kontsultatu!
Web orriaren bitartez konfirmatu behar da parte hartzea, martxoaren 23a baino lehen
Martxoaren 31tik apirilaren 7ra arte izango den den Donostiako
Giza Eskubideen 15. Giza Eskubideen Zinemaldiaren Gazte Epaimahaiko hautagaiek aukeratuak izan diren egiaztatu dezakete jada
lotura honen bitartez.
Hautatuak izan direnek martxoaren 23a arte dute epea partehartzea baieztatzeko. Zozketa martxoaren 16an egin da.
Film Labur Onenaren Saria
Epaimahai Gaztea osatuko duten 150 pertsona inguruk Giza Eskubideen Zinemaldian lehiara aurkeztutako film labur guztiak baloratuko dituzte, giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izanik, Film Labur Onenaren Saria emateko.
Gainera, horietako bik, Saharako errefuxiatu kanpamenduak ezagutzeko aukera izango dute 2018an, bertan
FiSahara zinemaldia ospatzen dela eta.
Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak,
Giza Eskubideen Atalaren bitartez, eta
Donostia Kulturak antolatzen dute.
Parte hartzeko
oinarriak
2017/03/16-an argitaratua