Azken astea 60 Global Training bekak apuntatzeko

Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien kualifikazio profesionala hobetzearren

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Garapen Agentzien Euskal Elkarte Garapenekin batera eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, beste urte batez, Global Training beken programa atera du.

Beken programa honek unibertsitate-titulazioa eta/edo goi-mailako lanbide heziketa duten gazteen eskura jartzen du mekanismo indartsua, atzerriko enpresetan eta erakundeetan ordaindutako praktikak egin ahal izateko, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, gutxienez sei hilabeteko denboraldian.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: “Gazteak nazioartekotzearen aldeko apustua egitea da Donostiako etorkizuneko erronka nagusietarikoa. Esperientzia profesionala hartzea, kultur aniztasuna berrikuntzako sormen-prozesuetan sartzea eta bereziki atzerrian egonaldia amaitu ondoren haiek itzultzea bultzatzea funtsezkoak dira hartutako kapital erlazional hori hirian produkzio eta ekintzailetza ingurunera bideratzeko".

Beka hilabeteko 1.400 euro gordinekoa izango da eta sei hilabetekoa. Eskainitako beken helmugak, enpresak eta espezialitateak askotarikoak dira, eta helbide honetan kontsulta daitezke: http://www.fomentosansebastian.eus/es/becas-empleo-y-formacion/becas-de-internacionalizacion-jovenes/becas-global-training-2019-2020

Erlazionatutako dokumentuak

2019/09/06-an argitaratua