Donostiak parte hartu zuen atzo Tenerifen ospaturiko RECI sarearen azken topaketan

18 hirik parte hartu zuten topaketa honetan, RECIren hurrengo urratsak eta erronkak zeintzuk izan daitezkeen hausnarketa egiteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Atzo ospatu zen Tenerifen RECI- Kultur Arteko Hirien Estatuko Sarearen 14. lan jardunaldia. Barne izaerako jardunaldi honetan gai ezberdinei heldu genien, urte honetarako helburuak eta agenda, besteak beste, baita eman beharreko hurrengo urratsak ere.

RECIren jardunaldi hau Intercultural Cities ekimenaren nazioarteko mintegiaren bezpera izan zen. Mintegia gaur eta bihar egingo da, Santa Kruzeko azoka- barrutian, Europar Kontseiluak sustatuta. Parte hartuko dute kultur aniztasuna kudeatzen duten Europako 15 estatuko 50 hirietako ordezkariek.

RECI- Kultur Arteko Hirien Estatuko Sarea osatzen dute:

Council of Europe | Ayuntamiento de Madrid | Bilbao Udala-Ayuntamiento |Ayuntamiento de Málaga | Getxo Udala | Bcn Acció INTERCULTURAL | Bilbao, Ciudad Intercultural | Getxo Intercultural -Kultura arteko hiria -Intercultural City |Ayuntamiento de Fuenlabrada | Ayuntamiento de Zaragoza | Cartagena | Donostia - San Sebastián | Ayuntamiento de Getafe | Ayuntamiento de Jerez | Ayuntamiento de Logroño | Ajuntament De Castelló de la Plana | Ajuntament de Sabadell |

Informazio gehiago

2018/04/26-an argitaratua