Ostegunean, maiatzaren 17an, SUKALDANITZAK tailerretan izena emateko epea zabalduko da

Ekainaren 9an izango da hiriko 7 elkarte gastronomikoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
"Sukaldanitzak" ekimenaren barnean, hiriko zazpi elkarte gastronomikoetan gastronomia- tailerrak eskainiko dituzte kultura eta jatorri desberdinetako hainbat herritarrek. Tailer bakoitzean 10 plaza ireki egongo dira auzoko bizilagunek parte hartzeko. 

Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko orria bete eta bidali kulturaniztasuna@donostia.eus helbide elektronikora edo deitu 943-481732 telefonora.

Izena emate orria

Izena emateko epea maiatzaren 17tik 31 arte zabalik egongo da (biak barne). Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da. Hurrenkeraren arabera joango dira lekuak betetzen. 

Tailerrak 11:00etan hasiko dira parte hartzen duten elkarte gastronomikoetan, ondoren bazkari bat eskainiko da. Honako hauek ditugu tailer bakoitzean prestatu eta ondoren dastatuko ahal izango diren platerak:

Kolonbiako gastronomia

Ukrainiako gastronomia

Mongoliako gastronomia

Errumaniako gastronomia

Ingalaterrako- Peruko gastronomia

Tibeteko gastronomia

Boliviako gastronomia 

2018/05/15-an argitaratua