Dbus: Igo garraio segurura

Kanpainaren helburua garraio publiko segurua sustatzea da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Dbusek informazio kanpaina bat abian jarri du garraio publikoa sustatzeko garraiobide seguru eta iraunkor gisa, segurtasun eta higiene neurri guztiak betetzen duen garraiobidea baita; izan ere, COVID-19ari aurre egiteko moduaren AENOR ziurtagiriak hori bermatzen du.

Kanpaina azterketa zientifikoetan eta osasun publikoko adituen iritzian oinarritzen da, eta autobusean bidaiatzea seguru egiten duten arrazoi nagusiak biltzen ditu:
  • Autobusen eta Kotxetegietako instalazioen eguneroko garbiketa eta desinfekzioa
  • Autobusen okupazioaren monitorizazioa, erabiltzaile gehien erregistratzen duten lineetan irteera gehiago jartzeko
  • Zerbitzuak areagotzen dira puntako orduetan
  • Maskaren erabilera derrigorrezkoa da erabiltzaileentzat eta gidarientzat
  • Dbuseko autobusetan garraio txartelarekin eta banku txartelarekin ordaintzea gomendatzen da
  • Ibilgailuak zerbitzuan daudela etengabe aireztatzen dira

Kanpaina hainbat euskarritan dago, hala nola:
  • Dbusen markesinetan
  • autobusen barruko pantailetan
  • web orrian
  • sare sozialetan

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/01-an argitaratua