2023ko udal egutegia astelehenean, abenduaren 19an, banatuko da

Goizeko 10:30etik aurrera Alderdiederreko sarreran hasiko da banaketa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak 2023ko udal egutegiak banatuko ditu doan datorren astelehenean, hilak 19. Banaketa Altzako Udalinfon hasiko da 09:00etan. Udal Musika eta Dantza Eskolan 10:00etatik aurrera eta 10:30etik 13:30ak arte Udaletxean. Kultur etxeetan goiz eta arratsaldez, eraikin bakoitzari dagokion ordutegiaren barruan. Betiere, aleak agortu bitartean.
  • 09:00: Altzako Udalinfon
  • 10:00 – 14:00: Musika eta Dantza Eskolan
  • 10:30 – 13:30 (edo amaitu arte): Udaletxean, sarrera Alderdiederretik

Hirian

Udaletxean Goyeneche Fundazioko kideen laguntzarekin banatuko dira egutegiak, Berioko Garagunekoak, hain zuzen ere.

Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak egin ditu 2023ko udal egutegian agertzen diren argazkiak.

Unzurrunzagak 2020ko apirilean, pandemia garaian, 360ºtako 200 argazki egin zituen Donostian. Material horretatik sortu zen ‘Hirian’ izenburua, 20 irudiz osatutako serie bat. Serie horretako 13 argazki dira udal egutegia osatzen dutena.

Parte Zaharra eta Kortazar zabalguneko pasealeku, plaza, kale, monumentu eta zumardietan barrena egindako irudiak azaltzen dira egutegian.

Kultur etxeetan

Auzo ezberdinetako kultur etxeetan ere udal egutegia jaso nahi duenak izango du aukera.

10:00etatik aurrera
  • Egia
  • Okendo
  • Casares
  • Ernest Lluch
  • Aiete

16:00etatik aurrera
  • Loiola
  • Intxaurrondo
  • Lugaritz
  • Egia
  • Okendo
  • Casares
  • Ernest Lluch

16:30etik aurrera
  • Biblioteca de Larratxo
  • Etxarriene (Martutene)

Aurten, Larrotxenen ez da banaketarik egingo itxita baitago.

Kontuan izan, aleak agortu bitartean banatuko direla.

Soberazkoak

Ostegunetik aurrera, abenduaren 22tik, eta betiere soberan geratuko balira, banaketa puntuetan eskuratu ahalko dira, baita Udaletxeko sarreran ere, Ijentea kaletik.

2022/12/15-an argitaratua