Jarduera ugari izango dira gazteentzat Gazte Kolore Fest jaialdian

Apirilaren 27an, larunbata, Altzako Gaztelekuan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gazteentzako festa erraldoia izango da apirilaren 27an, larunbata, Altzako Gaztelekuan. Gazte Kolore Fest jaialdian, besteak beste, musika, dantza saioa, body painting tailerra, shuffle dantza erakustaldia edota sukaldaritza txokoaz gozatu ahalko dute 12-17 urte bitarteko gazteek. Donostiako Gaztelekuek antolatutako festa 17:00etatik 20:30etara izango da eta jardueretan parte hartzeko ez da izena eman beharrik.


Ordua: 17:00-20:30
Tokia: Altza Gaztelekua eta kanpoko kantxa. Eguraldi txarra eginez gero, Herrerako frontoian (Estibaus Parkea) egingo dira jarduerak.
Egitaraua:
17:00-20:00:
• Gorputz txokoa: tatuajeak (aerografo batekin eginak), makilajea, azkazal margoketa, body painting.
Challenge edo lehiaketa txokoa.
• Multioztopo puzgarria.
• Arnasgunea: eroso egoteko gunea, photocall, Instagram lehiaketa, jolasak.
• Sukaldaritza txokoa.
• Mahai futbola.
• Bamborekin dantza saioa.
20:00 – 20:30: DJ saioa eta shuffle dantza erakustaldia.

2019/04/23-an argitaratua