Polloeko mausoleo frankistaren plaka kendu da

Udal-titulartasuna baieztatuta duen panteoiaren plakak ez zuen betetzen Memoria Historikoaren Legea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Polloeko hilerriko langileek Martirien Mausoleotik kendu dute gaur goizean bertan lurperatutako matxinatu frankisten memoria jasotzen zuen plaka.

Ane Oyarbide Eskubide Zibilen zinegotziak adierazi duenez, "Udalak Aranzadiri duela gutxi eskatutako txosten baten arabera, panteoi horretan, gutxienez, Donostiaren defentsan parte hartu zuten 17 milizianoren eta gudariren gorpuzkiak zeuden. Era berean, txostenak berretsi egin zuen mausoleo horren udal-titulartasuna, bi aldeetan Memoria Historikoaren Legea betetzen ez zuen plaka bat baitzuen, eta, beraz, kendu eta biltegiratu egin da".

Plakak honako testu hau zuen: "A la memoria de los asesinados por defender sus ideales, de Dios y España. Una oración por sus almas

2022/05/25-an argitaratua