Donostiak hiria eta bertako dendak mahai joko bat bilakatu ditu

Donostia Jokoa euskaraz eta gazteleraz argitaratu da eta 27 eurotan erosi ahal izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donosti Jokoa familiari zuzenduriko joko bat da, non hiriko kale, auzo, denda eta negozio bitxienetatik zehar ibiltzen diren, Monopoly eta Antzararen Jokoaren antzeko funtzionamendu arau batzuekin.

Bi donostiar jokoa garatzeaz arduratu dira. Donostia Jokoa 2 hizkuntzetan argitaratu da, euskaraz eta gazteleraz eta 27 eurotan erosi ahal izango da (Monopoly 35 eurotan) Donostiako dendetan, besteak beste, jolas-denda nagusiak, kioskoak, zenbait liburu-denda eta espezializatutako dendak.

Jokoa Monopolyren antzekoa da eta taulan irudikatutako dendetan erostean datza, alegia; Donostiako benetako dendetan. Horrez gain, mapa batean marraztuta daude, hiriko kale nagusiekin, eta fitxak horietatik zehar mugituko dira probak gainditzen doazen heinean. Irabazlea establezimenduak erostea lortzen duen lehenengoa izango da.

2018/12/12-an argitaratua