Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Otsailaren 2ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko merkataritza eta ostalaritza elkarte eta erakundeekin lankidetzan, urtean bitan antolatzen ditu gremio horietako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak . Otsailetik ekainera eskainiko diren ikastaro espezifikoak dira, 60 ordukoak, 60 € ordainduta. Ikastaro horietan izena emateko epea otsailaren 2ra arte zabalik egongo da.

Bezero euskaldunak arreta hobea izatea da helburua eta, horretarako, euskara ikasten hastera edo euskara maila hobetzeko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea). Hainbat ikastaro mota daude:
  • I Modulua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.
  • Jarraipen moduluak: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Izen-ematea


Urtarrilaren 24tik otsailaren 2ra

- On line www.donostiaeuskaraz.eus-en

- Presentzialki erakunde horietako egoitzetan:
  • Udaleko Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza 2, behea
  • Gipuzkoako Merkatarien Federazioa
  • San Sebastián Shops
  • Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

2022/01/24-an argitaratua