2024ko Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko proposamenak onartu dira

Adsis Fundazioa, Angel Rueda Aramaio, ATECE, Bizikletaz adinik ez eta Mentxu Medel dira saria jasotzeko hautatuak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Zuzenean jarraitu San Sebastian Eguneko emanaldiak

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2024ko Hiritar Merezimenduen Domina jasotzeko proposamenak. Urtero legez, saridunek urtarrilaren 19an jasoko dituzte dominak, Udalbatzak berretsi ostean.

2024ko Hiritar Merezimenduaren Dominak


  • Adsis Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 56 urte baino gehiago daramatza lanean egoera zaurgarrian dauden pertsonei aukerak eskaintzeko.
  • Angel Rueda Aramaio, Parte Zaharreko merkataria Electricidad Rucalen, 30 urtetik gorako esperientzia duen saltokian, hiri osoko bizilagunei zerbitzua eta arreta eskaintzen.
  • ATECE, burmuineko gaitza duten pertsonen eta haien familien alde lan egiten duen elkartea, eta 30 urte beteko ditu 2024. urtean.
  • Bizikletaz adinik ez, partaidetzaren, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea helburu duen erakundea.
  • Mentxu Medel, Thalia eskolako ballet-irakaslea. Bizitza osoa eman du dantza klasikoan eta hiriko dantza eta kultura sustatzen, eta, gainera, nazioarteko proiekzioa duten dantzariak prestatu ditu.

Donostiarrek aurkeztutako 49 proposamen aztertu ditu Bozeramaileen Batzordeak. Talde edo pertsona fisiko edo juridikoek Udalerriari eskainitako ezohiko zerbitzuengatik Donostiako Udalak ematen dituen dominak San Sebastian bezperan banatuko dira.

2023/12/20-an argitaratua