Álvaro Romero rider donostiarrari harrera
Martxoan snowbordeko junior mailako munduko txapeldun izan zen
Donostiako Udalak harrera egin dio gaur eguerdian Álvaro Romero rider donostiarrari. Romerok joan den martxoan snowboardeko Junior mailako munduko txapelketa lortu zuen Passo San Pellegrinon (Italia) egindako proban.
Eneko Goia alkateak hiriaren izenean zoriondu du Romero: "
Donostiako snowboardak indar handia du. Dagoeneko ezagunak eta ospatuak diren miresten duzun Lucas Eguibarren arrakastek jarraipena dute zuri esker”.
Ildo horretan, Goiak eskerrak eman dizkio donostiar gazteari “
hiria hain ondo ordezkatzeagatik. Etorkizun oparoa duzu aurretik, eta ziur nago laster garaipen gehiago ospatuko ditugula”.
Romerok Udalaren oroigarria jaso du Donostiako alkatearen eskutik, baita udal korporazioaren ordezkarien txaloa ere.
2023/04/27-an argitaratua