2018ko Zinemaldia – Dbus autobus zerbitzu berezia, TAO zerbitzuan aldaketak

Ordu batzuetan ezin izango da Zurriolatik zirkulatu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2018ko ZINEMALDIA dela eta, Dbus-ek autobusen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 21etik, ostirala, irailaren 29ra, larunbata.  
Egunero, zerbitzuak indartuko dira eta zerbitzu gehigarriak eskainiko dira.  

Gainera, ostiraletan, irailaren 21ean eta 28an, eta larunbatetan, irailaren 22an eta 29an, “GAUTXORI” zerbitzua egongo da.    



Trafiko aldaketak

   
Bestalde, ondorengo egun eta orduetan gutxi gorabehera ezin izango da Zurriolatik zirkulatu. 13, 29, 31, 37 eta 42 lineak Colón pasealekutik joango dira eta Kursaal geltokia zerbitzurik gabe geratuko da:
  • Irailaren 21a, ostirala: 19:00etatik 22:00etara gutxi gorab.    
  • Irailaren 22a, larunbata: 18:00etatik 20:00etara eta 22:00etatik 23:15era gutxi gorab.    
  • Irailaren 23a, igandea, eta irailaren 24a, astelehena:  21:00etatik 22:15era gutxi gorab.    
  • Irailaren 25a, asteartea: 18:00etatik 20:00etara eta 22:00etatik 23:15era gutxi gorab.    
  • Irailaren 26a, asteazkena: 21:30etik 22:45era gutxi gorab.    
  • Irailaren 27a, osteguna, eta irailaren 28a, ostirala: 21:00etatik 22:15era gutxi gorab.    
  • Irailaren 29a, larunbata: 19:00etatik 23:00etara gutxi gorab.



OTA

 
Donostiako Zinemaldia  dela eta,  Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, irailaren 18tik, asteartetik, urriaren 1era arte, hurrengo asteko astelehenerarte, biak barne.  

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15' eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.  

2018/09/19-an argitaratua