2021ean, euskal erakunde publikoek 74,2 milioi jarri zituzten garapenerako lankidetzarako

Orain lau urte, Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria jarri zen martxan, Euskadiko erakunde publiko nagusietatik lagundutako elkartasun-ekimenei buruzko informazioa biltzeko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2021ean, garapenerako lankidetzaren euskal erakunde publikoek 1.121ekimen bultzatu zituzten 66 herrialdetan, horretarako 74,2 milioi euro jarri zituzten, 212 erakunderen bidez bideratuak, gehienak Euskadikoak izanda. Ekimen horietatik 578 2021ean hasi ziren. Kopuru horiei buruzko xehetasunak argitaratu berri den Euskal Lankidetza zenbakietan 2021 txostenean aurkitu daitezke, Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eskuragarri.

Atariak Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, hiru euskal hiriburuetako Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak udalen eta Euskal Fondoaren informazioa biltzen du.Aaukera ematen digu euskal erakunde publiko horietatik lagundutako elkartasun-ekimenei buruzko ikuspegi orokor bat edukitzeko, eta kontuan hartzekoa da erakunde horiek direla Euskadin garapenerako lankidetzarako funts publiko gehien bideratzen dituztenak.

Modalitateen arabera, 2021ean ordaindutako 74,2 milioi euroak honela banatu ziren: % 62,73 garapenerako lankidetzara bideratu ziren; % 18,52, ekintza humanitariora eta larrialdikora; % 11,27, gizarte-eraldaketarako hezkuntzara; % 6,25 administrazio, kudeaketa, plangintza eta ebaluaziora; eta % 1,23 sektorea indartzera eta beste batzuetara.

Garapenerako lankidetzara eta ekintza humanitariora eta larrialdikora bideratutako funtsen (60,3 milioi euro guztira) banaketa geografia honelakoa izan zen: % 30,73 Erdialdeko Amerikara, Mexikora eta Karibera bideratu zen; % 27,52 Afrikara, % 24,76 Hego Amerikara; % 9,87 Asiara; % 3,78 Europara; eta % 3,34 herrialde anitzeko ekimenetara.

Garapenerako Lankidetzan eta Ekintza Humanitarioan eta Larrialdiko Ekintzan funts-bolumen handiena Guatemalan (% 9,64), Kolonbian (% 8,03), El Salvadorren (% 7,41), Perun (% 6,89), Bolivian (% 4,51), Senegalen (% 4,37), Palestinan (% 4,02), Mexikon (% 3,96), Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan (% 3,28) eta Kongoko Errepublika Demokratikoan (% 3,03) erabili da
.
Gizartea eraldatzeko hezkuntzara bideratutako funtsei dagokienez (8,3 milioi euro guztira), erdia baino gehiago (% 64,44) prestakuntzan eta sentsibilizazioan oinarritutako ekimenetara bideratu ziren, % 15,05 eragin politikora, % 9,22 ikerketara, % 5,87 berrikuntzara eta % 5,42 komunikaziora. Hezkuntza-ekimenen jarduera-eremuari dagokionez, batez ere hezkuntza informalaren esparruko proiektuak babestu dira (% 43,01), eta ondoren hezkuntza formala (% 33,36) eta hezkuntza ez-formala (% 23,63).

2022/10/27-an argitaratua