Eskaripeko geldialdien sistema Gautxori linea guztietara zabalduko du Dbus-ek

Apirilaren 5etik aurrera emakume eta 18 urtetik beherakoek erabili ahal izango dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Apirilaren 5etik aurrera, emakumeek eta 18 urtetik beherakoek Dbuseko gautxori linea guztietan eskatu ahal izango dute eskaripeko geldialdien sistema.

Sistema B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean inplementatu zen joan zen ekainean, eta hilabete hauetan funtzionamenduan egon ondoren gaueko linea guztietara zabalduko da funtzionamendu berdinarekin.

2019/03/12-an argitaratua